Nahikoa da! (euskera)

castellano català euskera galego

Klimaren aldaketaren aurka eraginkortasun osoz borrokatu nahi dugu. Planeta eta pertsonen eskubideek irabazi ekonomikon aurrean lehentasuna izatea nahi dugu. Gobernuak, oligopolio energetikoaren aginduetara, sektore elektrikoaren erreforma onartu berri du helburu bakarra lortu nahian: eredu energetiko kutsatzailea, arriskutsua, zentralizatua eta diru-xahutzailea indartu. Indartsuenak agintzen du eta horrexegatik ez hanka eta ez buru duten horrelako neurriak ezartzen dituzte:

  • Gure fakturetako potentzia terminoa (fixoa dena) %63 garestitzen dute, kontsumoa zero izanagatik. Zertarako? Eraginkortasun eta aurreztearen aldeko neurriak ez daitezen hain erakargarriak izan.
  • Autokontsumo elektrikoa bideraezina egin nahi dute. Energia berriztagarria sortzeko instalazio txikiei laguntza ekonomikoak kentzea izan zen lehen urratsa eta orain munduko erregulazio murriztaileena onartu dute, neurriz kanpoko bidesariak ezarrita, sarearekin kWh berdintzeko inolako aukerarik gabe, noiz eta orain, instalazio txikiak eginez elektrizitatea sortzea erabat bideragarria den une honetan. Berriztagarrien garapenari galga jarri nahi diote! Ez dute energia demokratizatu nahi!
  • Garai bateko instalazio berriztagarrien jabeei, sortutako elektrizitatearen truke hobariak jasotzen zituztenak, errematea eman diete. Pertsona horiek euren diruinbertsioa egin zutenean Gobernuaren bermea bazuten ere, nahiz eta euren dirua jarri zutenetik oso urte gutxi pasatu diren, baldintza ekonomikoak atzeraeraginez aldatu dizkiete, elektrizitate garbiaren produkzioa ezinbestez porrot ekonomikora daraman jarduera bihurtzeraino. Hori guztia Gobernuaren bermearekin eta Gobernuak atzera egingo ez duenez, instalazio horiek guztiak SAREBen (banku txarra) eskutara joango dira, Oligopolioa akziodun den SAREBen eskutara. Gobernuaren berme osoa duen iruzur itzela.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s